Terrorismoa goratzeagatik
Alfredo Remirez azaroaren 4an sartuko dute kartzelan
redacción | eitb.eus
Remirezek berak iragarri du azaroaren 4ko data jarri diotela kartzelan sartzeko, eta bezperan, ostiralean, 19:30ean, Amurrion egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Alfredo Remirez amurriarra larunbat honetan, azaroaren 4an, sartuko dute kartzelan sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta.
Remirezek berak iragarri du sare sozialetan azaroaren 4ko data jarri diotela kartzelan sartzeko, eta bezperan, ostiral honetan, 19:30ean, Amurrion egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei, "emandako elkartasun, maitasun eta babes guztia" eskertzeko eta "gero arte" esateko.
Oharra/aviso#alFREEdo pic.twitter.com/QrBXMc3xU0
— ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿@ ¿ (@erreharria) 30 de octubre de 2017
Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko kartzela-zigorra jarri zion Remirezi, Amurrioko jaien txupinazoan sakabanaketaren aurkako protesta batean parte hartzeagatik.
2017ko otsailean, Remirezi Twitterren terrorismoa goratzea leporatu zioten, eta defentsak urte eta erdiko zigorra onartu zuen kartzelan ez sartzeko. Baina Auzitegi Nazionalak zigor hori aintzat hartuta espetxeratuko du azkenean.