Itxi

Agiria

Iratxe Sorzabal eta David Pla, EPPKren zuzendaritza berrian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Presoen kolektiboak zuzendaritza berria duela jakinarazi eta abenduaren 9an bakegileek Parisen deitu duten mobilizazioa babesteko espetxeetan ekimenak egingo dituztela iragarri du.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) zuzendaritza berria duela jakinarazi du, naiz.eus atari digitalari eta Berria egunkariari igorritako agiri baten bidez.

Zuzendaritza berria lau emakumezkok eta lau gizonezkok osatzen dute. Frantziako Estatuan: Marisol Iparragirre, Iratxe Sorzabal, Mikel Albisu eta David Pla. Espainiako Estatuan: Ainhoa Mujika, Anabel Egues, Jon Olarra eta Josetxo Arizkuren 'Kantauri'.

Kolektiboaren baitan egindako bozketa bidez aukeratu dituzte zortziak.

Aipatzekoa da zuzendaritza horretan aurpegi berriak bi direla: Iratxe Sorzabal eta David Pla. Gainerakoak aurreko zuzendaritzan ere izan ziren.

Bestalde, EPPK-k iragarri du azaroaren 16tik aurrera Frantziako espetxeetan dauden euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaerak aurkezten hasiko direla eta kartzelatan protestak egingo dituztela.

Ekimen horrekin bakegileek abenduaren 9an Parisen deitu duten mobilizazioari babesa adierazi nahi diote presoek.

Albisteak (4)