Itxi

Katalunia

Milaka pertsonak 'preso politikoen' askatasuna eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Crida per la Democracia Kataluniako astebeteko protestak eta azaroaren 12rako manifestazio bat deitu ditu, epaileak Oriol Junqueras eta zazpi kontseilari kargugabetu espetxera bidali ondoren.

Elkarretaratzea Kataluniako Parlamentuaren aurrean, Bartzelonan. Argazkia: EFE

Milaka pertsonak elkarretaratzea egin dute gaur Kataluniako Parlamentaren ateen aurrean ?preso politikoen? askatasuna eskatzeko, Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea eta beste zazpi kontseilari kargugabetu espetxera bidali ondoren.

ANC eta Omnium eragile soberanistek elkarretaratzeak deitu dituzte 19:00etan, Parlamentaren eta eskualde hiriburuetako udaletxe guztien aurrean, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiaren aurka protesta egiteko. Junqueras eta Jordi Turull, Josep Rull, Meritxell Borras, Raul Romeva, Carles Mundo, Dolors Bassa, Joaquim Forn eta Santi Vila kontseilari kargugabetuak espetxera bidali ditu magistratuak. Vilari 50.000 euroko fidantza ezarri dio, baina gainerakoak baldintzarik gabe kartzelaratu ditu.

Bartzelonan, milaka lagun bildu dira Parlamentaren aurrean. ?Puigdemont gure presidentea da?, ?Ez zaudete bakarrik?, ?Greba orokorra?, ?Gure gobernua, gure parlamentua?, ?Independentzia? eta ?Preso politikoak, aske? oihukatu dute. ?Els Segadors? Kataluniako ereserkia ere abestu dute.

Antolatzaileek agertoki bat prestatu dute, estelada handi batekin jantzita. Buruzagiek hitzaldia ematea espero da.

Esquadra Mossoak Parlamentaren egoitza zaintzen ari dira. Eraikina itxita dago eta Ciutadellako sarrera hesiekin babestu dute.

Nuria de Gispert eta Joan Rigol Parlamenteko presidente ohiak; Agusti Alcoverro ANCko buruzagia eta Marcel Mauri Omniumeko agintaria, Alfred Bosch ERCko ordezkaria, Albano Dante-Fachin Podemeko buruzagia, Jaume Asens Bartzelonako alkateordea eta Camil Ros UGTko buruzagia, besteak beste, bertan izan dira.

"Manifestazio handia" deitu dute

Kataluniako eragile soberanista nagusiek astebeteko protestak eta azaroaren 12rako manifestazio bat deitu dituzte, Oriol Junqueras presidenteordea eta zazpi kontseilari kargugabetuak espetxera bidali ondoren.

Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetua eta beste zazpi kontseilari kargugabetu fidantzarik gabe espetxera bidali ditu Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak. Santi Vila kontseilari kargugabetuari, ostera, 50.000 euroko bermea ezarri dio, kartzela saihesteko.

Junqueras gain, Jordi Turull (Presidentetza), Josep Rull (Lurraldea), Meritxell Borras (Gobernazioa), Raul Romeva (Nazioarteko Gaiak), Carles Mundo (Justizia), Dolors Bassa (Lana) eta Joaquim Forn (Barne) kontseilari kargugabetuak kartzelara bidali ditu Lamelak.

?Onartezina?

?Gobernu legitimo baten ordezkariak espetxera bidaltzea onartezina da?, salatu du Crida per la Democraciak agiri batean. Horregatik, ?ekintza baketsuen aste bati hasiera? ematea erabaki du, ?azaroaren 12an, igandea, manifestazio handi batekin amaitzeko?.

22:00ak aldera ?lapiko-protestak? berriz egingo dituzte, Crida per la Democraciak gaineratu duenez.

Albisteak (3)