Itxi

Katalunia

Erkoreka: 'Kartzelatzea neurriz kanpokoa eta kaltegarria da'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, Parlamentuak ez du independentzia aldarrikatu, "prozesu konstituziogilea abiatzea baino ez baitu onartu".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oriol Junqueras eta zazpi kontseilari kargugabetu kartzelara bidaltzea "neurriz kanpokoa eta kaltegarria" da, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen aburuz. Gainera, horren ustez, Lamelak Kataluniako Gobernu kargugabetuari egotzitako matxinada delituak "ez du oinarririk", hori egozteko "indarkeriaz jokatu beharra" baitago.

Kontrolerako saioa dago gaur Eusko Legebiltzarrean, eta bertan egin ditu adierazpenok Erkorekak, Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak egindako galderei erantzunez. Erkorekak adierazi duenez, Kataluniako zortzi kontseilari kargugabetuak espetxean sartzea "ez zen beharrezkoa", eta frogak suntsitzeko arriskua dagoela esatea "sarkastikoa" ere bada, kontseilariak kargugabetuta baitaude.

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak Kataluniako Errepublika independentea aitortzeko eskatu dio Erkorekari. Jaurlaritzako eledunak ohartarazpen juridikoa egin du horren kontura. Horren arabera, Kataluniako Parlamentuak onartutako testuan ez zuten Errepublika aldarrikatu, "prozesu konstituziogilea abiatzea baino ez zuten onartu".

Erkorekaren hitzetan, "adierazpenak diona dio, eta ez besterik", eta gaineratu du horixe erabiliko dutela Kataluniako Gobernuko kide kargugabetuen defentsako abokatuek. Dena dela, Kataluniako erakundeek onartutako erabakiak errespetatzen dituela azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak "tranpa juridikoak" ez erabiltzeko, eta "une erabakigarri honetan" konpromisoa azaltzeko eskatu dio Erkorekari.

Bere erantzunean, "tranparik" ez dagoela esan du sailburuak, eta zerbait aitortu aurretik hala izan dela berretsi behar dela azpimarratu du.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)