Itxi

Katalunia

Greba orokorra deitu dute Katalunian azaroaren 8rako

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Katalunian emandako "gizarte eskubideen atzerakada" salatzeko deia egin du CSC sindikatuak.

Urriaren 3ko Kataluniako greba orokorraren argazkia. EFE.

CSC sindikatuak greba orokorra deitu du azaroaren 8an Katalunian, "gizarte eskubideen atzerakada" eta lan prekarietatea salatzeko.

Sindikatu horrek, beste hiruren babesarekin batera, urriaren 3ko greba orokorra ere deitu zuen. Azaroaren 6aren eta 9aren artean eskatuta zuen CSC sindikatuak greba orokorra deitzeko aurreabisua, eta azaroaren 8an, asteazkenean, egitea erabaki du azkenean.

Oriol Junqueras eta beste zazpi kontseilari kargugabetu eta atzo espetxera bermerik gabe bidali ostean egingo dute greba orokorra Katalunian.

Era berean, Espainiako Gobernuaren dekretuaren aurkako protesta egiteko deialdia ere badela esan dute ostiral honetan prentsaurrekoan sindikatuko arduradunek. Berorien iritziz, Kataluniatik enpresek alde egitea ekarri baitu dekretu horrek.

horrek.