Katalunia
'Preso politikoak' askatzeko eskatu dute milaka pertsonak
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonako Sant Jaume plaza lepo egon da eguerdian. Grebaren lehen orduetan trafikoan eta tren zerbitzuan arazoak izan dira protagonista.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urriaren 3az geroztik, bigarren greba eguna izan dute gaurkoa Katalunian. Intersindical-CSS sindikatuak deitu du, beste sindikatu txiki batzuen babesarekin, eta antolatu diren mobilizazioekin bat egin dute elkarte subiranistek (ANC eta Omnium Cultural), alderdi politikoek (ERC, CUP eta Democrates) eta ikasle eta irakasle sindikatuek, baita Universitats per la Republica plataformak ere.
Eguna manifestazio ugarirekin abiatu dute. Martxen ondorioz, errepide ugari itxi behar izan dituzte, eta aldiriko eta abiadura handiko trenen zerbitzuko hainbat linea eten dituzte. Bartzelonako metroan ere izan du eragina grebak.
Eguerdian elkarretaratzeek bereganatu dute arreta. Handiena Bartzelonako Sant Jaume plazan (Palauren aurrean) egin dute, 25.000 pertsona bildu baitira bertan, baina Kataluniako gainerako hiriburuetan Generalitateak dituen egoitzen aurrekoak ez dira makalak izan. Bilkurotan, preso politikoak askatzeko eskatu dute manifestariek, eta elkartasuna adierazi diete. "Ez zaudete bakarrik", oihukatu dute.
"Preso politikoak aske" leloa zeraman pankarta handi bat paratu dute plazaren erdian jarritako agertokian. Agustin Alcoberro ANCko presidenteordeak salatu duenez, "Katalunia kartzelatuta dago gaur". Marcel Mauri Omnium Culturaleko presidenteordeak esan du mobilizazioek jarraituko dutela.
¿ Som a plaça Sant Jaume, a la primera concentració del dia. Comencem amb un sentit record per a tots els presos polítics. #Llibertat! pic.twitter.com/9lfimvSfRa
? Assemblea Nacional (@assemblea) 8 de noviembre de 2017
Carles Puigdemont presidentea eta Belgikan berarekin dauden lau kontseilariak ere gogoan hartu dituzte bildutakoek. Hala, "Puigdemont da gure presidentea", "askatasuna", "independentzia" eta bestelako aldarriak egin dituzte oihuka, eta txistu egin dute Espainiako Gobernua eta Soraya Saenz de Santamaria aipatu dituztenean.
'Puigdemont és el nostre president', clama plaça Sant Jaume pic.twitter.com/Ak6GnPXKM5
? Assemblea Nacional (@assemblea) 8 de noviembre de 2017
"Ez da egon aparteko arazorik", Zoidoren hitzetan
Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak garrantzia kendu die Kataluniako errepideetan izan diren arazoei, eta Esquadra Mossoek, Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak osatzen duten dispositiboa "bikaina" izan dela azpimarratu du. "Grebak ez du aparteko arazorik eragin", esan du Kongresuan egindako adierazpenetan.
Balorazio berdina egin du Juan Antonio Puigserver Barne Ministerioko idazkari nagusi teknikoak ere. Horren hitzetan, "normaltasun osoz bete dira gutxieneko zerbitzuak" eta grebak "eragin urria izan du lantokietan".
Greba orokorrak "jarraipen eskasa" izan duela goraipatu du Espainiako Gobernuak. Hala ere, "pertsona asko normaltasunez lanera joatea edo bidaiatzea eragozteko ekintza bandalikoak" salatu ditu Exekutiboak.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak zabaldutako agiri batean, istiluetan pertsona bat atxilotu dutela eta beste bat identifikatu dutela zabaldu du Exekutiboak. Bigarrenak herritar bati eraso omen dio kalean.
Zirkulazioari dagokionez, Kataluniako Trafiko Zerbitzuak (Servei Català de Trànsit) 13:00etan emandako datuen arabera, 30 bat errepidetan izan dira arazoak:
¿¿¿¿ 12 trams afectats a BCN, 8 a TGN, 5 a GIR i 11 a Lleida per manifestacions #VagaGeneral8N Més informació ¿ https://t.co/uZFoqxRnXQ
? Trànsit (@transit) 2017(e)ko azaroak 8
Besteak beste, AP-7 eta A-2 autobideetako eta sare nagusiko B-20, C-16, C-25, C-31 eta C-32 errepideetako hainbat zati itxi behar izan dituzte, manifestazioak eta elkarretaratzeak tarteko. Pilaketak sortu dira hainbat gunetan.
Goizean 60 bat errepide itxi dituzte. Mossoek elkarretaratzeak desegin behar izan dituzte, bideok berriz zabaltzeko. Zenbaitetan tentsio uneak egon dira agenteen eta manifestarien artean. Mossoek euren aginduak betetzeko eskatu diete herritarrei:
S'està treballant per reobrir vies tallades arreu del territori.
? Mossos (@mossos) 8 de noviembre de 2017
Demanem col·laboració i seguir les instruccions dels agents
Bartzelonan, manifestariek Bartzelonako sarrerak (Ronda Litoral eta Ronda de Dalt) itxi dituzte, eta pilaketak sortu dira.
Bartzelonako Udaltzaingoak Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez, Diagonal etorbidea itxi behar izan dute, manifestazioak tarteko. Piketeek Estacio del Nord autobus geltokiko sarrera-irteerak blokeatu dituzte. Mossoek banan-banan kendu behar izan dituzte manifestariak.
Mossoak autobus geltokian #VagaGeneral #VagaGeneral8N pic.twitter.com/Li2wLjHplJ
? Myriam Llona (@MyriamLlona) 8 de noviembre de 2017
AVE, Rodalies eta metroaren zerbitzuan ere, arazoak
Horrez gain, manifestari talde bat Gironako AVEren geltokian bildu eta trenbidera jaitsi da 08:15ean; ondorioz, Girona eta Figueres arteko tren zerbitzua eten behar izan dute. Bartzelona eta Madril arteko AVE zerbitzuan ez dago arazorik, ezta nazioarteko lineetan ere.
Kataluniako aldiriko tren zerbitzuari (Rodalies de Catalunya) dagokionez, hainbat lineatan arazoak izan dira; Mataro (Bartzelona), Blanes (Girona), Montcada Bifurcacio (Bartzelona), Sant Vicenç de Castellet (Bartzelona) eta Ulldecona (Tarragona) geltokietan, besteak beste.
Manifestariek Santseko geltokia utzi dute bost ordu geroago
17:00ak aldera, manifestariak Santseko geltokian sartu dira eta AVEren trenbideak okupatu dituzte. 21:30ean utzi dute geltokia, baina talde txiki batek elkarretaratzea egin du kanpoaldean.
Renfeko iturriek jakitera eman duenez, zerbitzua berrezarri dute geltokian, eta trenak abiatu dira Madrilera, Zaragozara eta Malagara.
150.000 bidaiariri baino gehiagori eragin diete protestek, Bartzelonako eta Gironako AVE zerbitzuan zein aldiriko trenetan, Adifek eta Renfek jakinarazi dutenez.