Itxi

Memoriaren eguna

Dispertsioak eragindako hildakoak biktima politikoen legean jasotzea eskatu dute

agentziak

Leer en Castellano

Etxeratek espetxerako bidean hildako 16 pertsonak jatorri politikoa duen indarkeria mota ororen biktimen legeak aitortzea eskatu du Legebiltzarreko atarian egindako ekitaldi batean.

Argazkia: EFE

Etxerat, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartea, Legebiltzarreko kanpoaldean izan da presoei bisitak egiteko espetxeetarako bidean hil diren pertsonak aitortzea eskatzeko, Memoriaren Eguna dela eta alderdi politikoek egindako ekitaldian.

Memoriaren Eguna azaroaren 10ean ospatu ohi da, 2010ean egiten denetik. Atentatu batean inor hil ez den urteko egun bakarra delako aukeratu zuten eguna.

Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerateko bozeramaleek adierazpen bat irakurri dute eta, horretan adierazi dutenez, sakabanaketak eragindako hildakoak politikoa duen indarkeria mota ororen biktimen legean jasotako egon beharko lirateke. Gainera, haien esanetan, "euskal preso politkoak urruntzeak eta sakabanatzeak" kalte handiak eragiten dituzte senideengan eta lagunengan: lesio fisikoak zein psikikoak, sufrimendu emozionala, dirua galtzea eta oinarrizko eskubideetan ere eragina du.

'Noizko dispertsioak eraildako 16 senideen aitortza?' eta '¿Donde está su memoria?' (Non dago haien memoria?) irakur zitekeen erakutsi duten pankartan.

 

Albisteak (1)