Itxi

katalunia

Carles Riera diputatua izango da ziurrenik CUPen zerrendaburua

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Endavant-Osanen militantea da, CUPen barruan pisu handiena duten bi taldeetako batekoa, eta nahikoa babes omen du zerrendaburu eta presidentegai izateko.

Carles Riera CUPen diputatua, artiboko irudian. Argazkia: Efe

Carles Riera CUPen diputatua izan liteke antikapitalisten zerrendaburua abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan, alderdiko iturrietatik jakitera eman dutenez.

Carles Riera Albert (1960) Endavant-Osanen militantea da, CUPen barruan pisua handiena duten bi taldeetako batekoa, eta nahikoa babes omen du Bartzelonako barrutian zerrendaburu eta presidentegai izateko.

Efek CUPeko iturriak aipatuta jakitera eman duenez, Rierarekin batera Endavant-Osaneko hainbat militante sartuko dituzte zerrendan, erakunde publikoetan ardurak izandakoak; beraz, Endavant indartu egingo da Poble Lliure beste talde garrantzitsuenaren kontura.

Albisteak (2)