Itxi

KATALUNIA

'Piolin' ontzia ostegunean irtengo da Bartzelonatik; agenteak hoteletara joango dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bertan ostatu hartu duten agenteak kexatu ondoren hartu du erabakia Espainiako Barne Ministerioak.

Piolin ontzia Bartzelonan. Argazkia: EFE

Azken asteetan polizientzako ostatu izan den 'Piolin' ontzia ostegunean irtengo da Bartzelonako portutik, baina agenteak Costa Bravako hoteletara eta Espainiako Gobernuak Katalunian duen beste itsasontzi batetara eramango dituzte, Poliziaren iturriek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez. Agenteek itsasontziko baldintza kaskarrak salatu dituzte behin baino gehiagotan eta, ondorioz, erabaki hori hartu du Espainiako Barne Ministerioak.

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak zuzendutako Ministerioak hainbat kexa jaso ditu ontziko bizi baldintza kaskarrak direla-eta. 'Piolin' izenez ezaguna den ontzia Espainiako Gobernuak urriaren 1eko erreferendumaren harira Kataluniara bidalitako hiru ontzietako bat da.

'Piolin' ontziak bestelako kritikak ere jaso ditu, besteak beste, kanpoaldean Warner Broseko marrazki bizidunetako pertsonaien irudi handiak ikus daitezkeelako.

Espainiako Gobernuak beste bi ferry ere baditu Katalunian: Rhapsody Bartzelonako portuan eta GNV Azzurra, berriz, Tarragonan. Orain arte 'Piolin' ontzian zeuden polizietako batzuk Azzurra deiturikoan ostatu hartuko dute, eta, ondorioz, Tarragonatik Bartzelonara mugituko da.

 

Albisteak (6)