Katalunia
Puigdemont: 'Ripolleko imamarengan konfiantza zuen Estatu bat edozertarako gai da'
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, 'beldurraren estrategia' jarraitzea leporatu dio Puigdemontek Espainiako Gobernuari Twitter bidez.
"Beldurraren estrategiarekin jarraitzea" leporatu dio Carles Puigdemontek Espainiako Gobernuari. "Bartzelonako atentatuen buruarengan isil-mandatari gisa konfiantza izanik, Estatu espainiarrak ez duela mugarik esan du, edozertarako gai" dela salatzeaz gain.
Twitterren Puigdemontek idatzi duenez, "beldurraren estrategiak indarkeria du beti lagun". Hala, Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuak egindako mehatxuen inguruan atzo egindako adierazpenei egin die erreferentzia. Roviraren esanetan, asmo independentistak mantenduz gero, Espainiako estatuak "armada bidaliko zuela" eta "kalean hildakoak" egongo zirela ohartarazi zuen.
L'estratègia de la por sempre s'acompanya de violència. La nostra estratègia és d'esperança i per tant de pau. Un Estat que tenia com a confident policial el cervell dels atemptats de Barcelona no té límits. Ja sabem que és capaç de tot https://t.co/hDr0D2iKU3
— Carles Puigdemont ¿ (@KRLS) 18 de noviembre de 2017
"Gure estrategia itxaropena eta bakea dira. Bartzelonako atentatuen burua isil-mandatari gisa zuen Estatu batek ez du mugarik. Badakigu edozertarako gai dela", idatzi du Puigdemontek Bruselatik.