Itxi

Katalunia

Puigdemont: 'Katalanen bozei inolako begirunerik adierazi die Junckerrek?'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Europako Batzordeko presidenteak elkarrizketa batean esan du buruzagi katalanek ez dutela "gutxietsi behar Mariano Rajoyren Gobernuak Europa osoan duen babesa, erabat huts egingo luketeelako".

Carles Puigdemont kargugabetutako Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

Kataluniako herritarren bozak errespetatzen baditu galdetu dio Twitter bidez Carles Puigdemont kargugabetutako Kataluniako presidenteak jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteari. Puigdemonten esanetan, Rajoyren alderdiak bozen "% 8,5" baino ez jaso zuen 2015eko Kataluniako hauteskundeetan.

Horrela erantzun dio presidente kargugabetuak Junckerri, horrek El Pais egunkarian egindako adierazpenen harira. Elkarrizketa horretan Europako Batzordeko presidenteak esan du buruzagi katalanek ez dutela "gutxietsi behar Mariano Rajoyren Gobernuak Europa osoan duen babesa, erabat huts egingo luketeelako".

Juckerren arabera, "Rajoyk babes zabala (?) dauka Europan Katalunian ezarritako politikarekiko. Europako (Kataluniako) herritarren bozei eta iritziei inolako begirunerik die Junckerrek?", galdetu du txio batean Puigdemontek.

Albisteak (3)