Itxi

KATALUNIA

Junquerasek eta espetxean dauden ERCko kontseilari kargugabetuek 155a onartu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Idatzi bat bidali diote Generalitatearen aurkako auzia bere gain hartu duen Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, aske uztea eskatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oriol Junquerasek eta ERCko hiru kontseilari kargugabetuek idatzi bat bidali diote Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, aske uztea eskatzeko. Eskutitz horretan, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua onartzen dutela adierazi dute "desadostasun politiko eta juridikotik". Dena den, ez diete beren ideia politikoei muzin egin, eta elkarrizketaren eta negoziazioaren bidea defendatu dute.

Generalitateko kide kargugabetuen kontrako auziaren ardura duen epaileari bidalitako gutunean, Oriol Junqueras, Raül Romeva, Carles Mundo eta Dolors Bassa Katalunian kargugabetutako Gobernuko kideek 155. artikuluaren aplikazioa onartu zutela eta onartzen dutela ziurtatu dute, betiere, "desadostasun politikotik eta juridikotik". Hala ere, ez diete uko egin beren ideia politikoak bide baketsu eta demokratikoak erabilita defendatzeari, eta Kataluniaren etorkizunari buruzko erabakia herritarren esku uzteko lan egingo dutela gaineratu dute.

Horien esanetan, gaur egun batek ere ez du kargu publikorik, eta, beraz, ez dago leporatzen zaizkien delituak berriro egiteko arriskurik. Etorkizun batean berriro ere kargu instituzionalen bat izango balute, berriz, beren jarduera elkarrizketaren eta negoziazioaren bidetik egiteko konpromisoa hartu dute.

Auzitegi Nazionalak astelehenean aztertuko du Junquerasen eta kargugabetutako zazpi kontseilarien helegiteak

Auzitegi Nazionalak datorren astelehenean aztertuko du Oriol Junquerasek eta espetxean dauden zazpi kontseilari kargugabetuek aske uztea eskatzeko aurkeztutako helegiteak. Azaroaren 2az geroztik daude espetxean.

Epaitegietako iturriek adierazi dutenez, Auzitegi Nazionaleko bost epailek hartuko dute erabakia. Abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetako hautagaiak direla aintzat hartzeko eta espetxean jarraitzen badute kanpainan parte hartzeko aukerarik ez dutela kontuan hartzeko eskatu zuten helegite horietan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)