Itxi

Kataluniako hauteskundeak

Puigdemont: 'Urriaren 1aren bigarren itzuli gisa ekingo diegu A21eko hauteskundeei'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Carles Puigdemontk Junts per Catalunya zerrendaren aurkezpen ekitaldian egin ditu adierazpenak bideokonferentziaz.

Carles Puigdemonten artxiboko argazkia. EFE

Carles Puigdemontek larunbat honetan bideokonferentzia bidez esan duenaren arabera, hark gidatzen duen Junts per Catalunya zerrendak "Auzitegi Konstituzionalak baliogabetutako urriaren 1eko erreferendumaren bigarren itzuli gisa egingo dio aurre abenduaren 21eko hauteskundeei".

Junts per Catalunyak abenduaren 21erako prestatutako zerrendaren aurkezpen ekitaldian egin ditu adierazpenak bideokonferentziaz Carles Puigdemontek. Sant Julià de Ramos herriako Urriak 1 plazan antolatu dute aurkezpena.

"Urriaren 1eko espiritu da autoritarismoa gailendu dezakeen espiritua. Hori dela eta, herrien etorkizuna ez dela ministro kontseilu batean erabakitzen ulertu behar izan du estatuak, herrien etorkizuna hautetsontzietan jokatzen baita", ondorioztatu du.

Abenduaren 21eko hauteskundeei dagokienez, Puigdemonten aburuz "urriaren 1eko bigarren itzulia" dira, eta "beste garaipen historiko bat lortzea" espero du. Hala, "bakea eta demokrazia" izango dira aurrera egiteko bide bakarra.

"Estatua aldatu behar dugu, aroa aldatu ahal izateko, XX. edo XIX. mendean bizi den estatua alde batera utzi eta XXI. mendeko erronken inguruan hitz egiten duena lortzeko", defendatu du Puigdemontek.

 

Albisteak (3)