Itxi

Frantzia

Frantziako aditu batek sinesgarritasuna eman dio Sorzabalen tortura salaketari

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

2001ean Espainian atxilotu zutenean torturak pairatu izana salatu zuen presoak, eta orain txosten batek dio bertsioa bat datorrela arrastoekin.

Artxiboko argazkia: EFE

Frantziako Justiziak eskatuta txosten bat egiten duten mediku batek eta psikologo batek sinesgarritasuna eman diote Iratxe Sorozabalek torturengatik jarritako salaketari, Espainian 2001ean atxilotu eta gero, eta, txosten horren arabera, bere bertsioa bat dator gaur egun dituen arrastoekin.

Medikuen txostenaren  emaitza atzo, asteazkena, jakinarazi zioten Parisko Apelazio Auzitegiko Instrukzio Aretoari. Leku horretan, hain zuzen, aztertu dituzte Espainiak Iratxe Sorozabalen inguruan abiatutako hiru atxilotze euroagindu, Irunen, Alacanten eta Gijonen 1995ean eta 1996an atentatuak egitea leporatuta.

Xantiana Cachenaut Sorzabalen abokatuak epaileei adierazi zienez, txostenak Sorzabalen tortura salaketa oinarria duela baieztatu du eta, hori dela eta, Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako euroaginduak baztertzea eskatu zien.

Instrukzio epaile batek onartu zuen Cachenautek egindako eskaera, Istanbuleko Protokoloa deitutakoa aplikatu eta torturen aztarnak bila zitzaten.

Sorzabalek 46 urte ditu eta Irunekoa da. Frantziako espetxe batean betetzen ari da zigorra eta, gutxienez, 2017ra arte jarraitu beharko du espetxeratuta. Hurrengo epaiketa otsailean dauka.

Berak dioenez, atxilotu zutenean hainbat atentatu hartu zituen bere gain, baina torturapean egindako adierazpenak izan ziren, salaketa aurkeztu zuen, baina Espainiako Justiziak artxibatu egin zuen.

2001eko irailean aske utzi zuten, eta Ipar Euskal Herrira jo zuen. Han atxilotu zuten 2015eko irailaren 22an, David Plarekin zegoela, eta biei ETAko buruzagi izatea egotzi zieten.

Fiskalak ziurtatu zuen atzo medikuen txostenak "zur eta lur" utzi duela, eta ikerketaren jatorrizko bertsioa eskatu zuen. Gainera, Espainiako Justiziari informazio osagarria ematea eskatu zion.

Instrukzio Aretoak urtarrilaren 17an jakinaraziko du zer erabaki duen Defentsak eta Fiskaltzak egindako eskeren inguruan.