Katalunia
Eskakizunei eustea eskatu du Puigdemontek, EBk erabakitzeko eskubidea onar dezan
agentziak | erredakzioa
Puigdemonten esanetan, logikoa da erakunde europarrak estatuen iritzia babestea, baina jarraituz gero, "saihestezina" da herritarrei ere entzutea.
Carles Puigdemont presidente eta JuntsxCateko hautagaiak eskakizunei eustea eskatu die Kataluniako herritarrei, EBk Kataluniaren erabakitzeko eskubidea onar dezan, nahiz eta modu publikoan Estatuaren jarrera babestu.
Hala adierazi du bideokonferentzia bidez Bruselan egindako prentsaurreko batean, 45.000 pertsona elkartu zituen Kataluniaren independentziaren aldeko manifestazioa egin eta hurrengo egunean. Horren ildotik, eskerrak eman dizkie egin ditu Belgikako hiriburuan daudenei elkartasuna eta babesa adierazi zieten herritarrei.
EBk jarrera aldatuko ote duen galdetu diote gaur Puigdemonti eta berak erantzun du ez duela inoiz itxaropena galduko. Bere ustean, iraganean gertatu da EBk hasieran jarrera hertsia eta zurruna izatea, eta beranduago malgutzea: "Baina beharrezkoa da errealitateak bereari eustea, eta gurea errealitateak egingo du, Bruselan ikusi dute, eta zuzenean ikusi dute".
Presidentearen arabera, logikoa da erakunde europarrak estatuen iritzia babestea, baina hiritar katalanak bereari eutsiz gero, europarrak diren heinean, "saihestezina" da herritarrei ere entzutea.
Milaka katalan #Brusela¿n, Europari auzian esku hartzeko eskatuz #WakeUpEurope @assemblea @omnium https://t.co/BbwT4xIJsY pic.twitter.com/kOiqrN86EI
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) 7 de diciembre de 2017
Era berean, EBren Oinarrizko Eskubideen Gutunak Kataluniako herritarrak babesten dituela aldarrikatu du, hori dela eta, Europak bere herritarrak babestu behar ditu, "baloreak arriskuan jar ditzakeen Estatu bat dagoenean".
"Abenduaren 21ean erakutsiko dugu katalanok eutsi egingo dugula beharrezkoa den guztietan, ulertarazi arte Katalunian bizi garen europarrok ere eskubideak ditugula, eta Oinarrizko Eskubideen Gutunak babesten gaituela", azpimarratu du.
azpimarratu du.