Itxi

Katalunia

Forn, Cuixart eta Sanchez urtarrilaren 11rako deitu ditu Auzitegi Gorenak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Epailearen aurrean berriro deklaratzea eskatu dute hirurek, eta magistratuak eskaera onartu du. Horrela, urtarrilaren 11rako eman die hitzordua, 09:30ean.

Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez buruzagi independentistak. Artxiboko irudia: EFE

Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilari kargugabetua eta Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez buruzagi independentistak urtarrilaren 11rako deitu ditu Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak. Independentzia prozesuaren sumario barruan berriz galdekatuko ditu magistratuak, auzipetuek eskatu bezala.

Cuixart (Omniumeko presidentea), Sanchez (ANCko presidente ohia) eta Forn badaezpadako espetxean dira. Independentzia lortzeko konspirazioaren oinarrian kokatzen ditu epaileak, eta delitua berriz egiteko arriskua dagoela uste du magistratuak.

Epailearen aurrean berriro deklaratzea eskatu dute hirurek, eta magistratuak eskaera onartu du. Horrela, urtarrilaren 11rako eman die hitzordua, 09:30ean.

Hautagaiak, kartzelan

Forn PDeCATeko hautagaia da Bartzelonan, eta epaileak matxinada aurrera eramateko erabakien atzean egotea leporatu zion. Horrela, mobilizazioen aurrean Esquadra Mossoen pasibotasuna bultzatu zuela uste du magistratuak.

Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilari kargugabetua. Artxiboko irudia: EFE

Sanchez Junts Per Catalunyako bigarrena da Bartzelonako zerrendan, abenduaren 21eko hauteskundeetarako. Sanchezek hauteskunde-kanpainan parte hartu nahi zuen, eta horretarako baimenak eskatu zituen, baina epaileak atzera bota ditu guztiak, istilu berriak bultza ditzakeela iritzita.

Oriol Junqueras presidenteorde kargugabetuak, Joaquim Fornek eta ANC eta Omniumeko buruzagiek espetxean jarraitzea erabaki zuen Llarenak abenduaren 4an, prozesu independentistaren "indarkeria" berriz ez bultzatzeko.

Egun horretan bertan, sei kontseilari kargugabetu 100.000 euroko fidantzapean aske uztea erabaki zuen Llarenak, ez berriro delitua egiteko arrisku txikiagoa zela iritzita, eurak delitua egitearen ondorioak larriagoak izango ez direla uste zuelako baizik.

Sanchez eta Cuixart espetxe prebentiboan daude urriaren 16tik eta kontseilari kargugabetuak azaroaren 2tik, besteak beste, matxinada delitua egotzita, aldebakarreko independentzia adierazpena egiteko prozesuan parte hartzeagatik.

Albisteak (5)