Itxi

Eusko Legebiltzarra

Estatutu berrian erabakitzeko eskubidea jasotzea babesten dute hiru alderdi nagusiek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ñabardurak ñabardura, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek defendatzen dute estatutu berriak erabakitzeko eskubidea aitortu behar duela. PSE eta PP kontra daude.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Maddalen Iriarte (EH Bildu), Legebiltzarreko saio batean. EFE

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bat datoz Euskal Autonomia Erkidegoko estatutu berriak erabakitzeko eskubidea jaso behar duela defendatzerakoan. PSE eta  PP, berriz, aukera horren aurka agertu dira berriro ere.

Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeak enegarren bilera egin du gaur, eta talde bakoitzak bestearen proposamenean antzeman dituen puntu komunak dokumentu batean bildu dituzte.

Horrela bada, estatutu berriak erabakitzeko eskubidea edo autodeterminazio eskubidea aitortu behar duela babestu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Hori bai, eskubide hori nola gauzatu beharko litzatekeen zehazterakoan ezberdintasunak dituzte hiru taldeek.

Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak ohartarazi dute ez dutela eskubide hori jasoko duen estatuturik onartuko.

Estatutu politiko berriari buruzko proposamen zehatzak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditu talde bakoitzak.

Elkarrekin Podemosek erabakitzeko eskubideari buruz eztabaidatzeko lantalde berezi bat sortzea proposatu zuen, baina aukera hori atzera bota dute. Beraz, autogobernu lantaldean landuko dituzte estatutu berria nahiz erabakitzeko eskubidea.

Albisteak (3)