Itxi

Kataluniako hauteskundeak

PPk irabazi du Ciudadanosek atzerriko botoen kontaketan galdutako eserlekua

Agentziak | Erredakzioa

Horrenbestez, Albert Riverak gidatutako alderdiak 36 eserleku ditu orain; PPk, berriz, lau, atzerriko botoak zenbatu ostean.

Ines Arrimadas, Ciudadanos

Ciudadanosek eserleku bat galdu du Tarragonako mugapenean, PPren onurarako, abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeen atzerriko kontaketa igande honetan egin ostean, alderdiak adierazi duenez.

Osteguneko zenbaketaren azken minutuetan Ciudadanosek lortutako eserlekua da, boto gutxigatik PPrekin lehian ari zen horregatik, baina atzerrian egindako zenbaketak popularrei eman die behin betiko.

Zenbaketa honen ostean, Ciudadanek 36 aulki ditu, eta lau PPk; azken honek Tarragonan ordezkaritza lortuta, izan ere, osteguneko behin-behineko emaitzen ostean ez zuen hori. Alejandro Fernandez da probintzia honetako popularren zerrendako ?lehena?, eta diputatu izatera iritsiko da berriro ere Kataluniako Parlamentuan.

 

Albisteak (3)