Katalunia
Atzo atxilotutako CUPeko bi zinegotziak aske, deklaratzeari uko egin ostean
Agentziak | Erredakzioa
Marta Llorens eta Oriol Ciurana gorroto delituagatik ikertzen ari dira, eta ez deklaratzeko beren eskubideari heldu diote.
Reuseko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak aske utzi ditu atzo atxilotutako CUPeko bi zinegotziak, gaur egoitza judizialean agertu eta deklaratzeari uko egin eta gero, Kataluniako Auzitegi Nagusiak iragarri duenez.
Marta Llorens eta Oriol Ciurana CUPeko Reuseko zinegotziak 09:00etan utzi dituzte herri horretako epitegiaren esku, gorroto delitu bategatik ikertzen ari baitira, bi aldiz aginte judizialaren aurrean agertzeari muzin egin eta gero.
Agerraldian, bi zinegotziek ez diete inongo alderen galderei erantzun, eta jakinarazi diete prozesuan gorroto delitu bategatik ikertuak izaten ari direla eta horrek zer gertakari jakinek eragin duten.
Horren ondoren, aske utzi dituzte, atxiloketaren helburua epailearen aurrean agertzea baitzen.