Presoak
Etxeratek salatu du 2017a urte gogorra izan dela kartzeletan eta errepidean
Agentziak | Erredakzioa
Marta Igarriz presoaren hiru senidek zirkulazio istripua izan eta gero, presoen aldeko elkarteak amaitzear den urtearen balorazioa egin du: hogei lagun zauritu dira espetxeetarako joan-etorrian.
Etxerat presoen senide eta lagunen elkarteak gaur salatu duenez, presoak bisitatzeko kartzeletarako joan-etorrian zeuden hogei pertsona zauritu dira 2017an, horietako lau larri, bederatzi zirkulazio istriputan.
Etxeratek ohar batean azaldu duenez, “hilabete eta erdiro istripu berri bat, biktima berriak, eragin ditu dispertsio politikak”, eta horietako azkena asteazkenean izan zen, hilak 27. Marta Igarriz hernaniar presoaren amak, izebak eta ahizpak istripua izan zuten, Igarriz Castelló I kartzelan bisitatu eta gero.
“Urte gordina izan da espetxeen barrote barruan zein errepidearen hotzean. Euskal preso politikoen kopurua jaitsi da, bai, baina denek kondenak oso-osorik bete dituzte”, zehazten du Etxeraten oharrak .
Dena dela, 2017an, “urrats garrantzitsu askok itxaropenez bete gaituzte gure egunerokotasunari aurre egiteko”, oharraren arabera, “ekinbide asko egon baitira euskal preso politikoen afera astintzeko, sufrimenduz islatutako urtean”.
Hernaniko Udalaren adierazpena
Bestalde, Marta Igarrizen jaioterrian, Hernaniko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du gaur, EH Bilduren, EAJren eta Orain Hernaniren babesarekin, presoaren familiaren alde egiteko eta “urruntze politika desaktibatzea” eskatzeko.
zea” eskatzeko.