Itxi

Katalunia

Puigdemont: 'Kataluniara itzultzeko aukera izan beharko nuke, baina arrisku barik'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Asteazkenean Roger Torrent Parlamentuko presidentearekin bilduko dela iragarri du. Horrez gain, Llarena epailearen autoa 'harrigarria' dela azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carles Puigdemont presidenteak nabarmendu du Kataluniara itzuli nahiko lukeela, inbestidura saioan parte hartzeko, baina bueltatzekotan "inongo arrisku barik" egin beharko lukeela erantsi du. Horren ustez, atxilotua izan gabe itzultzeko aukera "demokrazia berrezartzeko lehen pausoa izango litzateke".

Puigdemontek Danimarkako Parlamentuan eskaini du prentsaurrekoa gaur, diputatu daniarrekin bildu ostean. Bertan iragarri duenez, Roger Torrent Kataluniako Ganberako presidentearekin bilduko da asteazkenean, Bruselan.

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak beraren kontrako euroagindua baztertzeko erabakiaren inguruan emandako argudioez galdetuta, "harrigarriak eta eldarniozkoak" direla esan du. "Harrigarria da dioena: atxilotzea nahi ez duen pertsona batek atxilo hartzea nahi izatea", adierazi du.

Kataluniara noiz itzultzeko asmoa duen galdetuta, "oraintxe bertan bueltatuko nintzateke, hauteskundeen emaitzak errespetatuko balituzte eta beldurrik edo mehatxurik ez balego", erantzun du.

Puigdemonten aburuz, "herritarrek eta Parlamentuaren gehiengoak nahi duten eztabaidari aurre egiteko itzultzeko aukera izan beharko nuke, inongo arriskurik gabe. Demokrazia berrezartzen ari den seinale paregabea izango litzateke".

"Albiste ona litzateke Kataluniarentzat zein Espainiarentzat, Espainiako demokraziarentzat", adierazi du.

Hain justu, presidentea itzultzea saihesteko, segurtasun neurriak ezarriko dituztela iragarri du gaur Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak. "Saiatuko gara maletategi batean ezkutatuta ere ez sartzea", ohartarazi du.

Horri erantzunez honakoa esan du Puigdemontek: "Inork ez dezala espekulatu, ez da beharrezkoa mugen segurtasuna indartzea".

una indartzea".

Albisteak (3)

Bideoak (1)