Itxi

Erreakzioak

Puigdemont: 'Konstituzionalak ere baztertu egin du Moncloaren lege-iruzurra'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Carles Puigdemont Kataluniako presidentegaiak Twitter bidez eman du Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren inguruko iritzia.

Carles Puigdemont. EFE

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak Twitter bidez adierazi duenez, "Auzitegi Konstituzionalak ere baztertu egin du Moncloak egin nahi zuen lege-iruzurra". Hori izan da Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako presidentea izendatzeko deitutako inbestidura-saioaren inguruko erabakiaz Puigdemontek emandako iritzia.

Auzitegi Konstituzionalak inbestidura telematikoa baztertu duela jakinarazi eta segituan argitaratu du txioa Puigdemontek. Ebazpenaren arabera, Kataluniako Parlamentuak saioa telematikoa izatea onartuz gero soilik geratuko da bertan behera bilkura.

behera bilkura.

Albisteak (3)