Itxi

Katalunia

Inbestidura-saiora joateko epailearen baimena eskatuko du Puigdemontek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Josep Rull JxCat koalizioko diputatuak iragarri du, Cataluya Ràdio irratian eskainitako elkarrizketan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carles Puigdemontek, JxCaten Generalitaterako hautagaiak, epailearen baimena eskatuko du asteartean Kataluniako Parlamentuan egingo den inbestidura-saiora joateko.

Josep Rull JxCateko diputatuak iragarri du, Catalunya Ràdio irratian eskainitako elkarrizketan. Rullek azaldu duenez, datozen orduotan eskatuko du baimena, Auzitegi Konstituzionalak eskatutakoaren arabera. Konstituzionalaren planteamendua "harrigarria" dela esan du diputatuak, "ohikoak ez diren kautelazko neurriekin". "Osoko-bilkurak indarrean" jarraitzen duela azpimarratu du Rullek. Bestalde, Konstituzionalaren erabakia "Soraya Saenz de Santamariari aurpegian emandako zaplastekoa" dela gaineratu du.

Auzitegi Konstituzionalaren erabakia

Auzitegi Konstituzionalak aho batez larunbat gauean ebatzi zuenez, asteartean Kataluniako Parlamentuan izango den inbestidura-saioa baliogabetuko du, baldin eta saioan ez dagoen presidentegai bat izendatzen saiatzen badira; hau da, Konstituzionalak galarazi egin du Puigdemonten inbestidura telematikoa.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Espainiako Gobernuak jarritako helegitea tramitean onartu ala ez erabaki aurretiko kautelazko neurria izango litzateke Konstituzionalak erabakitakoa. Halaber, Roger Torrent eta Mahaiko gainerako kideak ohartarazi ditu Auzitegi Konstituzionalak, erabakia ez errespetatu eta Puigdemonten inbestidurarekin aurrera jarraituz gero, jokabide horri dagozkion ardurak (baita penalak ere) nork bere gain hartu beharko dituela adieraziz.

Bestalde, "nahiz eta Parlamentura joan, epailearen baimena beharko du Puigdemontek inbestidura egiteko". Izan ere, "Kataluniako presidente ohia bilatu eta atxilotzeko agindua indarrean egonda, ezinbesteko baldintza da, eta Puigdemont hori betetzeko prest dago", Rullen esanetan.

JXCATek ez du hautagai alternatiborik aurkeztuko Konstituzionalaren epaiaren ostean

Eduard Pujol JxCATeko bozeramaileak adierazi duenez, independentismoak ez du presidente izateko Carles Puigdemont ez den beste hautagairik aurkeztuko astearteko inbestidura-saioan. Izan ere, "demokraziarentzat B planik ez dutela" berretsi du, "B plana demokrazia gehiago baita".

Pujolen esanetan, Auzitegi Konstituzionalak "zuzenbide Estatua suntsitu du" atzo hartutako erabakiarekin, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordearen dimisioa eskatzeaz gain.

Kataluniako Parlamentuaren aurrean adierazitakoaren arabera, "demokrazia baldintzapeko askatasun prebentiboan" mantentzea dakar atzoko erabakiak. "Adjektibatutako edozein demokrazia ez dela demokrazia" gaineratu du.

Alabaina, Konstituzionalaren erabakiak Santamariaren proposamen politikoak "guztiz garaitu" dituela dio Pujolek; hortaz, "koherentziaz" jokatu dezala eskatu dio Saenz de Santamariari, "berehala dimisioa eman dezan".

Bestalde, atzoko erabakiaren aurkako helegitea aurkeztea pentsatzen ari direla azaldu du Gemma Geis Junts Per Catalunyako diputatuak. Estrasburgoko Giza Eskubideen Epa

Albisteak (3)

Bideoak (2)