Kataluniako inbestidura
Hiru kontseilari ohik diputatu akta utzi dute, gehiengo independentista ziurtazeko
Agentziak | Erredakzioa
Hiru diputatuek uko eginda, bloke independentistak -JxCat, ERC eta CUP- gehiengo osoa bermatuko luke.
Lluís Puig (JxCat), Clara Ponsatí eta Meritxell Serret (ERC) kontseilari ohiek Kataluniako Parlamentuko diputatu aktei uko egin die Belgikatik.
Puig berak iragarri du igande honetan Twitter bidez. Mezuan adierazi duenez, ziur dago JxCat eta ERC alderdiek kudeatzen jakingo dutela. Erabakia aldarrikatu du: "Gure herriagatik egiten dugun duintasun jarduera da".
Sempre he dit que sabíem com sumar 68 a la sessió d' investidura del MHP @KRLS , demà presento la meva renúncia a Diputat, conscient que amb @ClaraPonsati i @MeritxellSerret fem un acte de dignitat pel nostre país. @JuntsXCat i @Esquerra_ERC ho saben gestionar
— Lluís Puig i Gordi (@PuigGordi) 28 de enero de 2018
"Beti esan dugu bagenekiela nola batu 68 Puigdemonten inbestidura saioan. Bihar nire aktari uko egingo diot", azaldu du, Ponsatík eta Serretek ere gauza bera egingo dutela argitzeaz gain.
Hiru diputatuek uko eginda, bloke independentistak -JxCat, ERC eta CUP- gehiengo osoa bermatuko luke astearteko inbestidura saioan, 68 diputatu lortuko lituzkeelako.
Carles Puigdemont JxCateko hautagaiaren eta Toni Comin ERCko diputatuaren botoak zenbatzea faltako litzateke. Belgikan daude biak.
Joan den astean Joaquim Forn Kataluniako Gobernuko Barne kontseilari ohiak utzi zuen diputatu akta, "arrazoi pertsonalak" argudiatuta.