Elkarrekin Podemos
Pili Zabala Eusko Legebiltzarrera bueltatuko da bost hilabete bajan eman ondoren
Agentziak | Erredakzioa
Zabalaren itzulera baieztatu dute Elkarrekin Podemoseko iturriek. Eusko Legebiltzarrak osoko bilkura egingo du datorren ostegunean.
Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea lanera itzuli da gaur, ia bost hilabete bajan eman ondoren.
Zabalaren itzulera baieztatu dute Elkarrekin Podemoseko iturriek. Eusko Legebiltzarrak osoko bilkura egingo du datorren ostegunean, abenduaren amaieratik aurrena.
Zabalaren bajaren inguruan diskrezioa mantendu du Elkarrekin Podemosek, Tolosako legebiltzarkidearen borondatea errespetatzeko, iturriek zehaztu dutenez.
Legebiltzarkidearen gabeziak Gasteizko Ganberaren indar oreka aldatu du hilabeteetan; izan ere, Jaurlaritza babesten duten taldeek (EAJ-PSE) 37 eserleku dituzte eta oposizioak, Zabalaren presentziarik gabe, berdinak. Horrela, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk bozketa batzuk galdu dituzte gabezia horregatik.
Amatasun-bajetan botoa beste legebiltzarkide baten eskuetan uzteko aukera ematen du Legebiltzarreko Araudiak, baina ez gaixotasun kasuetan.