Adierazpenak
EAJk Sanchez Corbi gaitzestea eskatu dio Espainiako Gobernuari
Agentziak | Erredakzioa
'EAJko kideak eta etakideak gaiztoak' direla esan du Guardia Zibilaren UCO taldeko koronol buruak 'La Vanguardia' egunkarian egindako egindako elkarrizketa batean.
Aitor Esteban Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak iragarri duenez, Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibilaren UCO taldeko koronel burua "ezeztatzea eta gaitzestea" eskatuko dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, "EAJko kideak eta etakideak gaiztoak" direla esan duela leporatu diote.
ETAren aurkako borrokan "gaiztoen taldean" sartu ditu Sanchez Corbik "etarrak, batasunoak, EAJko kideak eta Euskal Eliza" La Vanguardia egunkarian emandako elkarrizketan.
UCOren buruzagiaren adierazpenak "onartezinak" direla azaldu du Aitor Estebanek Twitter bidez. Horrenbestez, EAJk "Espainiako Gobernuak Sanchez Corbi publikoki ezeztatzeko eta gaitzesteko hainbat ekimen politiko" abiatuko dituela esan du Estebnake.
EAJren bozeramailearen arabera, "Sanchez Corbiren akusazio larriak eta oinarri gabekoak ezin dira haren buruzagiek ezeztatu eta gaitzetsi gabe geratu". Sanchez Corbi torturak leporatuta kondenatu zuten arren, Jaime Mayor Orejak indultatu egin zuen.