Autogobernua
'Adostua' eta 'bideragarria' den autogobernu-proposamen baten alde egin du Urkulluk
Agentziak | Erredakzioa
"Ez zaio inori eskatu behar bere ideiei uko egiteko", esan du lehendakariak, ostiral honetan.
Iñigo Urkullu lehendakariak 'hainbat pentsaerak eta ideologiak adostua' eta 'ikuspegi politikotik, legaletik eta juridikotik bideragarria' den autogobernu-proposamen baten alde egin du.
Horrela hitz egin du Iñigo Urkulluk ostiral honetan, Donostian, Musikene zentroan, Euskadik 2017-2020 hirurtekoan gizarte- eta osasun-arloan izango dituen lehentasunen aurkezpenean.
Lehendakariak gogorarazi du aste honetan aurkeztu dituztela alderdiek "etorkizunerako euren ikuspegiak", euskal autogobernuari dagokionez: "Ez zaio inori eskatu behar bere ideiei uko egiteko", nabarmendu du.
Testuinguru horretan, eskatu du "elkarrizketa demokratikoa egon dadila, aurreiritzirik gabekoa, akordioa lortzea xede; euskal gizarterako onuragarria den akordio bat bilatu beharko litzateke".
Autogobernu-proposamena "hainbat ideologiak adostutakoa" izan beharko litzateke, eta, horrez gain, "bideragarria, ikuspegi politikotik, legaletik eta juridikotik": "Bidea egin beharko luke erakundeetan proposamenak, euskal autogobernuaren etorkizunak merezi du eta".