Katalunia
Junts per Catalunyarekin 'erdibideko' akordioa lotzeari uko egin dio ERCk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak esan du ez dutela JxCatekin akordiorik lotuko, Bruselan "Carles Puigdemonti presidente-legezkotasuna aitortuko dion itun globala adostu arte".
JxCatekin "erdibideko" akordio bat lotzeari uko egin dio Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak. Gainera, "zorroztasuna" eskatu du Katalunian Gobernu eraginkor bat sortu ahal izateko.
ERCren Batzorde Nazionalean, komunikabideen aurrean egindako hitzaldian Marta Rovirak adierazi duenez, "argi eta garbi" hitz egin nahi izan du, Kataluniako gizartea politikoki heldua den ustearekin, eta egun bizi duten egoera oso ondo ulertzeko gai direlakoan.
Gauzak horrela, Rovirak iragarri du ERCk ez duela JxCatekin akordiorik lotuko, Bruselan "Carles Puigdemonti presidente-legezkotasuna aitortuko dion itun globala adostu arte". Itun horrek jaso beharko du "inbestidura eraginkor bat, 155. artikuluaren amaiera eta Kataluniako Gobernu bat ahalbidetzeko", eta agintaldi osorako gobernu-plana.