Itxi

100 egun kartzelan

Ehunka lagun elkartu dira Junquerasen herrian, ERCko kidea aske uztea eskatzeko

Agentziak | Erredakazioa

Leer en Castellano

'Free Junqueras' plataformak deitu du elkarretaratzea. Bertan izan dira, besteak beste, Roger Torrent, Marta Rovira, Carme Forcadell eta Raül Romeva.

Elkarretaratzearen irudia. EFE

Ehunka lagun elkartu dira larunbat honetan Vila Sant Vicenç dels Horts (Bartzelona) udalerrian, Oriol Junquerasen herrian, ERCko kidea aske uztea eskatzeko. Izan ere, 100 egun egin ditu gaur kartzelan Junquerasek.

Free Junqueras plataformak deitu du protesta eta bertan izan dira, besteak beste, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia eta Raül Romeva ERCko diputatua.

Albert Botran CUPeko diputatu ohiak, Albano Dante-Fachin Podem-eko idazkari nagusi ohiak eta Marta Villalta Generalitateko Gazteriaren zuzendari nagusiak manifestua irakurri dute. "Uste demokratiko sendoak dituen gizon ontzat" jo dute Junqueras, eta ez lukeela espetxean egon behar gaineratu dute. Horien iritziz, horren espetxeratzea "Estatuak egindako mendekua da", eta horrek oinarrizko printzipio demokratikoak arriskuan jartzen ditu.

Torrentek ere parte hartu du, eta azaldu duenez, ostegunean bisita egin dio Junquerasi eta gainerako preso subiranistei. Torrentek horien duintasuna goraipatu du. "Haiek dira duintasuna, eta ezin diegu huts egin", adierazi du. Torrenten hitzetan, Junqueras bake-gizona da, eta bisita egin dionean gorrotoa aurkitzea espero bazuen ere, "maitasuna, lasaitasuna eta kartzelaz harago ikusteko gaitasuna" aurkitu ditu Junquerasengan.

(Torrent, elkarretaratzean. Argazkia: EITB)

Oriol Junquerasen mezua

Bestalde, espetxeratuta dagoenetik jasandako babesa eskertu du Oriol Junquerasek Twitter bidez, eta esan du oparirik onena litzatekeela "Gobernua osatzea", hau da, "sozialki eta ikuspuntu nazionaletik Gobernua berreskuratzea aurrera egin ahal izateko".

 

Albisteak (3)