Itxi

KATALUNIA

Behin-behineko neurririk ezarri gabe aske utzi dute Mireia Boya

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aske geratu den arren, ez dagoela "pozik" esan du CUPeko kideak, Estatu Espainiarrak lau independentista "espetxean bahituta" dituelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mireia Boya Kataluniak Parlamentuan CUPeko diputatu izandakoak deklaratu du gaur Auzitegi Gorenean, Pablo Llarena epaileak  Kataluniako erreferendumari buruz irekita daukan auzian.  Ez fiskaltzak ez akusazio partikularrak ez du dute haren espetxeratzea eskatu, eta epaileak behin-behineko neurririk ezarri gabe aske utzi du Boya.

Urriaren 1eko erreferendumaren auzian, matxinada eta sedizio delituak egotzita, 28 pertsona daude ikerketapean, eta CUPeko buruzagia izan da aurrena deklaratzen. 10:30 inguruan iritsi da Auzitegi Gorenera, eta  ehun lagunetik gora izan dira bertan, babesa adierazten, tartean, ERCko, EH Bilduko, CUPeko eta  JxCateko ordezkariak.

Boyak epailearen aurrean esan duenez, independentzia aldarrikapena  ez zen "sinbolikoa" izan,  benetako helburua "independentzia ezartzea" baitzen.

Aske geratu den arren, ez dagoela "pozik" esan du CUPeko kideak, Estatu Espainiarrak Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart buruzagi independentistak  "espetxean bahituta" dituelako

Independentziarako Batzorde Estrategikoari buruz galdetuta,  Boyak epaileari erantzun dio ez duela halako batzorde batean inoiz parte hartu eta EnfoCATs delako dokumentua ere ez duela ezagutzen. Dokumentu hori, Llarenaren arabera, independentziarako prozesuaren bide-orria zen, eta  Guardia Zibilak atzeman zuen, miaketa betean. CUPeko kidearen arabera, bere alderdiaren oinarriekin ez dator bat agiri hori.

Bideoak (2)