Itxi

PRESOAK

Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño presoak aske geratu dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Sei urteko zigorra bete dute ETAri laguntzeagatik. Igande arratsalderako aurreikusitako harrera ekitaldia debekatzeko eskatu zion ostiralean Maite Pagazaurtunduak Ane Karrere Andoaingo alkateari.

Otaño eta Igerategiri omenaldia. Argazkia: EFE

Aske geratu dira gaur goizean Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño preso andoaindarrak. Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zien ZIP taldeko kide izateagatik eta ETAri informazioa emateagatik.

Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, Badajozetik irten da goizean goiz Igerategi eta Lugoko Monterroso kartzelatik, berriz, Otaño.

Andoaingo Kalera Kalera ekimenak harrera deitu du 19:30erako, eta ekitaldi hori salatu du Maite Pagazaurtundua ETAk 2003ko otsailean hildako Joseba Pagazaurtunduaren arreba eta UPyDko eurodiputatuak.

Ongietorria debekatzeko eskatu zion Pagazaurtunduak ostiralean Ane Karrere (EH Bildu) alkateari, eta Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak iragarri zuen gaur Andoainen izango zela ekitaldia salatzeko.

Euskadiko PPko buruzagiek Andoaingo omenaldia salatu dute

Euskadiko PPko hainbat ordezkari Andoainen izan dira igande arratsaldean, Igerategi eta Otaño presoei egindako omenaldia salatzeko.

Amaya Fernandez Euskadiko popularren idazkari nagusiaren esanetan, "Joseba Pagazaurtunduak ez zuen inoiz atzera egin; beraz, hark euskaldun guztien askatasuna defendatzeko jarrerari tinko eutsi baldin bazion, guk ezin dugu onartu Euskadin oraindik halako gauzak gertatzea".

PPko hainbat ordezkarik protesta egin zuten omenaldiagatik. Argazkia: EFE

Albisteak (1)