Auzitegi Gorena
Gorenak berretsi egin du Valtonyc raperoari ezarritako hiru urteko kartzela-zigorra
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrenbestez, espetxean sartuko dute, terrorismoa goratzea, Espainiako erregea iraintzea eta mehatxuak egitea leporatuta.
Auzitegi Nazionalak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Jose Miguel Arenas Beltran 'Valtonyc' rap-kantariari, "terrorismoa goratzea, Espainiako erregea larriki iraintzea eta mehatxuak egitea" egotzita, 2017ko otsailean.
Orain Auzitegi Gorenak zigor hori berretsei egin du eta, ondorioz, raperoa espetxean sartuko dute.
Auzipetuak adierazpen askatasuna erabili zuen argudiotzat, eta rapa muturrekoa, probokatzailea, alegorikoa eta sinbolikoa esan zuen. Alabaina, Gorenak atzera bota ditu haren alegazio guztiak.
Epaileen arabera, Valtonycek egindako katuetan GRAPO eta ETA erakundeei eta talde horietako kide batzuei gorazarre egiten zaie eta Espainiako erregea eta haren senideak iraintzen ditu. Era berean, Jorge Campos Circulo Balear fundazioko buruzagiari mehatxu egiteagatik.
Gorenaren esanetan, nahikoa da kantuak irakurtzea "edukien larritasunaz jabetzeko".