Kataluniako Parlamenta
Inbestidura saioaren inguruko osoko bilkura martxoaren 1erako deitu du Torrentek
Agentziak | Erredakzioa
Lau proposamen eztabaidatuko dituzte saioan, horietako hiru inbestiduraren blokeoa jorratzeko, eta laugarrena Carles Puigdemont presidentarengan “konfiantza berresteko”.
Lau proposamen eztabaidatzeko saioa martxoaren 1erako deitu du Roger Torrent Parlamenteko presidenteak, horietako hiru inbestiduraren blokeoa jorratzeko , eta laugarrena Carles Puigdemont presidentarengan “konfiantza berresteko”.
Parlamentako presidentaren inguruko iturriek jakitera eman dutenez, osoko bilkura martxoaren 1ean egingo dute, 10:00etan. Ganberako Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak saioa egiteko baimena eman dute, baina horretarako datarik zehaztu gabe.
Lau proposamenak elkarren segidan eztabaidatuko dituzte, Parlementeko erregistroan aurkezteko orduan izandako hurrenkeran; aurrena Comuren ekimena izango da, ondoren PSCrena eta JxCatena, eta azkena Ciudadanosena.
Alderdi bakoitzak 15 minutu izango ditu bere proposamena azaltzeko, eta ondoren, ekimenik aurkeztu ez duten talde politikoek 7 minutu eta erdiko txanda izango dute, argudioak emateko.
Lau proposamen
Bozkatuko den azken proposamena JxCatek gaur aurkeztutakoa izango da, Carles Puigdemont “Generalitateko presidentearengan konfiantza berresteko”. Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu eta Governa kargugabetu ondoren, Presidentetza “berrezartzeko” garaia dela uste du JxCatek.
Ciudadanosen ekimena, ordea, Kataluniako “egoera eta krisi politikoaren blokeoa” eztabaidatzeko izango da.
Bestalde, “autogobernua, Parlamentaren subiranotasuna eta desblokeoa” mahai gainean jarri nahi ditu Catalunya En Comu-Podemek.
Generalitateko presidentearen inbestidurarako bi hilabeteko epeari hasiera ematea eskatu du PSC-Unitsek bere proposamenean. Era berean, “aldebakarreko edozein proposamen” atzera botatzea aldarrikatu du.
PPCk bosgarren proposamen bat aurkeztu du beranduago, baina ez da saioren gai-zerrendan sartu. Hala ere, osoko bilkura egin baino lehen gai-zerrendan sartzea espero da.