Itxi

KATALUNIA

Puigdemont: 'U-1ekoagatik barkamena eskatzen duenean izango da ongi etorria erregea'

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Colauk eta Torrentek asteon iragarri dute ez direla joango gaur Felipe VI erregearen harrera ekitaldira, Mobile Word Congressen irekiera ofizialaren aurretik.

Carles Puigdemont. Foto: EFE.

Felipe VI. erregeak urriaren 1eko erreferendumaren harira izan zuen jokabide instituzionalagatik barkamena eskatzen duenean bakarrik izango da ongi etorria Katalunian, Carles Puigdemont Generalitateko presidente izateko JxCATeko hautagaiak ohartarazi duenez.

"Joan den urrian izan zuen jokabide instituzionalagatik barmena eskatzen dunean izango da Felipe VI. erregea Espainiako ordezkari goren modura ongi etorria Kataluniako Errepublikan", esan du txio baten Puigdemontek.

Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Roger Torrent Parlamentuko presidenteak asteon iragarri dute ez direla joango gaur erregearen harrera ekitaldira, Mobile Word Congressen irekiera aurretik.

Albisteak (1)