Itxi

Presoak

Alfredo Remirezen senideek istripua izan dute Zaragozako espetxetik itzultzean

EITB.EUs

Leer en Castellano

Orain arte Basauriko kartzelan izan dute txiolari ezaguna (@erreharria), baina joan den astean Darocara (Zaragoza) urrundu zuten. Sakabanaketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko Amurrion.

Remirezen senitartekoen autoa, istripua izan ondoren. Argazkia: @ErreHarriaFree

Alfredo Remirez (@erreharria) presoaren senitartekoek istripua izan dute Amurrioko gaztea Darocako kartzelara (Zaragoza) bisitatzera joan ostean, @ErreHarriaLibre Twitter kontutik jakinarazi dutenez.

Iturrion arabera, presoaren senideak onik daude. Istripua sakabanaketaren ondorio dela salatu dute.

Izan ere, amurrioarra kartzelatu zutenetik, 2017ko azarotik, Basauriko espetxean (Bizkaia) egon da. Joan den astean, baina, Euskal Herritik 400 kilometrora dagoen Darocako kartzelara (Zaragoza) urrundu dute.

 

 

Sakabanaketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute astelehen honetan Amurrion (Araba), 19:00etan herriko plazan.

Remirezi urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak terrorismoa goraipatzea egotzita. Amurrioko jaien txupinazoan sakabanaketa salatzeko Twitterren protesta egiteagatik zigortu zuten.

Albisteak (2)