Itxi

KATALUNIA

JxCat, ERC eta CUPek negoziatzen jarraitzen dute Gobernua osatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Kataluniako Parlamentuan ostegunean egingo den osoko bilkuraren aurretik lortu nahi dute akordioa. Hala ere, oraindik ez dira hainbat puntutan ados jartzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Junts per Catalunya (JxCat), ERC eta CUP alderdiek Kataluniako Gobernua osatzeko aurrerapauso nabarmenak eman dituzte azken orduetan, eta Parlamentuan ostegunean egingo den osoko bilkuraren aurretik lortu nahiko lukete akordioa hiru aldeek. Hala ere, oraindik badira askatu gabeko hainbat korapilo: presidente nor izango den eta Carles Puigdemontek zein rol izango duen.

Generalitateko presidenteari begira, Jordi Sanchez JxCat zerrendako bigarrena eta Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidente ohi denaren hautagaitzak hartu du indarra azken egunetan. Urriaren 16az geroztik espetxean dago.

Atzo Kataluniako Parlamentuan elkartu ziren hiru aldeak, negoziatzeko. Goizean lehen bilera egin ondoren, arratsaldean hiru orduko batzarra izan zuten. Negoziazioko iturriek azaldu dutenez, bilera "positiboa" izan zen eta hainbat puntutan urratsak egitea lortu zuten. Hala ere, Generalitateko presidente berriaren inbestidura, Gobernu berriaren osaketa eta datozen urteetarako bide-orria adostu behar dute oraindik eta horri begira zirriborroak trukatu zituzten hiru alderdien artean.

"Akordioa konplexua da, baina baikorrak gara", esan zuen JxCateko buruzagi batek. ERCko iturrien esanetan, oraindik desadostasunak dituzte hainbat puntutan, tartean, prozesu konstituziogilearen inguruan. JxCatek Bruselatik gidatu nahi du prozesua; ERCk, ez. Horrez gain, prozesu konstituziogilearen ikuspuntuari dagokionez ere iritzi ezberdinak dituzte. ERCk uste du hezkuntza ereduari, osasun sistemari edota segurtasunari buruzko eztabaidak Kataluniatik egin behar direla eta erakundeek, herritarrek eta gizarte zibilak parte hartu behar dutela. CUPek ere prozesua Katalunian gauzatu behar dela iritzi dio, baldin eta bertan erakundeek eta eragile sozialek parte hartzea nahi bada.

Bestalde, JxCatek Carles Puigdemonten zilegitasuna aitortzea nahi du eta alde guztientzat onargarria izango den formula bat aurkitu nahian dabiltza hiru aldeak. Gai hori buruzko akordioa ere osteguneko osoko bilkura baino lehen lortu nahi dute egun horretan bertan onartua izan dadin.

Hiru alderdietako iturriek azaldu dutenez, CUP negoziazioaren azken fasera gehitu da, hots, gobernu plana eta bide orria negoziatzen ari direnean.

Albisteak (3)

Bideoak (1)