1976ko martxoak 3
Rodolfo Martin Villa atxilotzeko agindua atzera bota du Maria Servini epaileak
Agentziak | Erredakzioa
Atxiloketa agindua kenduta, Martin Villa Argentinara arazorik gabe joan daiteke, epaitegian agerraldia egiteko. Epailearen aurrean deklaratzea behin baino gehiagotan eskatu du ministro ohiak.
Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohia atxilotzeko agindua atzera bota du gaur Maria Servini Argentinako epaileak, iturri judizialek jakitera eman dutenez. 1976an, Gasteizen, Poliziak bost langile hil zituen.
Ministro ohia atxilotzeko agindua bigarren aldiz atzera bota zuten auzitegiek iragan irailean. Servinik milioi bat pesoko (49.300 dolar) fidantza ezarri zion orduan, espetxea saihesteko eta aske deklaratu ahal izateko. Dagoeneko bermea ordaindu dute.
Atxiloketa agindua kenduta, Martin Villa Argentinara arazorik gabe joan daiteke, epaitegian agerraldia egiteko. Epailearen aurrean deklaratzea behin baino gehiagotan eskatu du ministro ohiak.
1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak langileen elkarretaratzea zapaldu zuen Arabako hiriburuan, Martin Villa Harreman Sindikalen ministro zenean (1975ko abendua-1976ko uztaila). Operazioan bost behargin hil zituzten poliziek. Gertakariengatik ikertzen ari dira Martin Villa.
Data eta ordua
Deklaratzeko data eta ordua finkatzea eskatuko diote Martin Villaren abokatuek Serviniri datorren astelehenean, ministro ohiaren hurbileko iturriek jakitera eman dutenez. Agerraldia egiteko Buenos Airesera joateko asmoa duela urtebete baino gehiago agertu zuen ministro ohiak, gogorarazi dutenez.
Bestalde, Argentinako epaitegiak jakinarazi duenez, exhorto baten bidez ministro ohia Madrilen galdekatzea eskatuko dio magistratuak Espainiari.