Itxi

Espetxe politika

Gaixorik dauden euskal presoak bisitatzeko eskatu dute hainbat europarlamentarik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Esklerosi anizkoitza duen Ibon Fernandez de Iradi presoa bisitatzeko baimena eman dio Frantziak Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentariari.

Basque Friendship taldearen artxiboko irudia. Argazkia: Basque Friendship Group

Basque Friendship taldea osatzen duten Europako Parlamentuko hainbat diputatuk gaixotasun larriak dituzten euskal presoak bisitatzeko ekimena jarri dute abian.

Dagoeneko, Txus Martin, Josetxo Arizkuren eta Gorka Fraile presoak bisitatzera joateko eskaera egin dutela iragarri dute.

Bestalde, Frantziako agintariek Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentariari Ibon Fernandez de Iradi presoa bisitatzeko baimena eman diotela jakinarazi dute. Esklerosi anizkoitza du Fernandez de Iradik.

Gauzak horrela, Espainiako agintariek bide beretik joko dutela eta eskaerak onartuko dituztela espero dute. "Horixe izango litzateke logikoena, Europar Batasunaren printzipioak eta baloreak defendatu nahi baditu behintzat", erantsi dute.

Ekimen honen helburua gaixotasun larriak dituzten presoen bizi-baldintzak bertatik bertara ezagutzea eta pertsona guztien giza-eskubideak babestea dela azpimarratu dute.

Albisteak (5)