Itxi

Frankismo garaiko krimenak

'Billy el niño'ren aurkako bi salaketa baztertuta, delitua preskribitu dela iritzita

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Madrileko bi epaileren arabera, ez da gizateriaren aurkako deliturik egin, eta tortura delitua preskribitu da. Ebazpenaren aurkako helegiteak aurkeztuko dituzte, maila guztietan.

'Billy el niño', Auzitegi Nazionalean, 2014an. Argazkia: EFE

Madrileko bi epaitegik ez dute frankismoaren garaiko bi biktimek Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' Brigada Politiko Sozialaren inspektorearen aurka jarritako kereilak onartu gizateriaren aurkako deliturik egin ez eta tortura delitua preskribitu dela argudiatuta.

Angela Gutierrez Madrileko 17 zenbakiko Instrukzio Epaitegian eta Jose Maria 'Chato' Galante 29 zenbakiko Instrukzio Epaitegian aurkeztutako kereilak dira.

Bi kasuotan, epaileek tortura delituengatik jarritako kereilak, gizateriaren aurkako delituen testuinguruan, ez onartzea erabaki dute, otsailaren 23 eta 28an, hurrenez hurren, sinatutako bi autotan, Frankismoaren Krimenen aurkako Kereila Argentinarraren Babeserako Estatu Koordinakundeak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Epaileek, bi kasuetan, delituak preskribitu egin direla erabaki dute, hiriburuko beste epaile batzuek 'Billy el Niño'ren aurkako kereilen kasuetan egin duten bezalaxe.

 

Albisteak (1)