Itxi

Giza katea

Abian da Gure Esku Dagok ekainean antolatutako giza katean izena emateko epea

eitb.eus

Herriz herri aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira tokian tokiko taldeak. Aurkezpenekin batera zabaldu dira izen-emateak. Horrez gain, internet bidez ere egiteko aukera

Gure Esku Dagoren giza katea

Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatutako giza kate erraldoian izena emateko epea zabalik dago gaurtik aurrera. Herriz herri aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira tokian tokiko taldeak. Internetez ere saretzeko aukera zabalduko da webgunean datozen egunetan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak 100.000 pertsona baino gehiago bildu nahi ditu, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa.

Bestalde, Herritarron Itunerako arrazoi bilketa ere martxan dago. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mahai-inguru zikloa amaitzearekin batera hasi dira saio parte hartzaileak herrietan.

Giza katearen aurkezpen ekitaldietako batzuk

Martxoak 2
Galdakaon 19:00etan Usurbe Antzokian

Martxoak 10
Donostian 19:30ean Bulebarrean
Bergaran 12:00etan Irizar Jauregian
Zumaian 11:00etan Alondegian

Martxoak 11
Errenterian 12:00etan Niessen Aretoan

Martxoak 14
Elorrion 19:00etan udaletxean

Martxoak 17
Tolosan 17:30ean Leidor Antzokian
Galdakaon 12:30ean Torrezabal kultur etxean

Martxoak 21
Sestaon 18:45ean Sestaoko herri liburutegian
Abadiñon 19:00etan Txanporta kultur etxean
Bilbon (Uribarri) 19:00etan Auzo Faktoryn

Martxoak 23
Bilbon (Alde Zaharra) 19:00etan La Bolsan


Albisteak (2)