Itxi

Societat Civil Catalana

Gobernu berria eta 'zentzua' aldarrikatu dituzte milaka lagunek Bartzelonan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia manifestazioaren buruan izan da. Martxaren bitartean Espainiako batasunaren aldeko oihuak izan dira entzungai.

Milaka lagun bildu ditu SCC elkarteak Bartzelonan. Argazkia: EiTB

Milaka lagunek bat egin dute igande honetan Bartzelonan (Katalunia) SCC Societat Civil Catalana elkarteak deitutako manifestazioarekin, "Inoiz baino gehiago, 'seny' (zentzua) orain" lemapean. Kataluniako egoera politikoaren blokeoa eta, hauteskunde autonomikoak izan zirenetik hiru hilabete igarota ere, Gobernu barik jarraitzen dutela salatu nahi du egungo martxak.

Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia manifestazioaren buruan izan da, Ciudadanoseko, PSC eta PPC alderdikideekin batera. Hain zuzen, Xavier Garcia Albiol, Andrea Levy, Dolors Montserrat ministroa eta Enric Millo (PP), Albert Rivera eta Juan Carlos Girauta (Ciudadanos), eta Miquel Iceta, Salvador Illa, Nuria Marin eta Carles Ruiz (PSC). Carlos Jimenez Villareko ustelkeriaren aurkako fiskala eta Rosa Maria Sarda aktorea ere bertan izan dira, besteak beste.

Komunikabideei egindako adierazpenetan Vallsek adierazi duenez, populismoek gora egin duten testuinguru batean, "Europak ezin du proiektu independentista bat babestu".

12:15ak pasata hasi da martxa, Argentera Markes pasealekuan, eta Frantziako tren-geltokian amaitu, Ciutadella Parkearen aldamenean. Parte-hartzaileek Espainiako, Kataluniako eta Europako banderak eraman dituzte, eta Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari babesa erakusteko kartelak, eta Espainiako batasunaren aldeko oihuak izan dira entzungai: "Ez gaitzaten engainatu, Katalunia Espainia da", "Puigdemont espetxera".

Albisteak (1)

Bideoak (1)