Itxi

Ezohiko saio batean

Aurrekontu Orokorrak martxoaren 27an onartuko ditu Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

PFEZren murrizketa, pentsiodunentzako kenketak eta alarguntza-pentsioak igotzea, besteak beste, jasoko dute aurrekontu publiko berriek.

Aurrekontuak apirilaren 3an iritsiko dira Kongresura. Argazkia: EiTB

Espainiako Ministroen Kontseiluak Aurrekontu Orokorren lege-proiektua onartuko du datorren martxoaren 27an ezohiko saio batean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez.

Lege-proiektua martxoaren 23an onartzeko asmoa zuen Gobernuak, baina egun hartan Rajoy Bruselan egongo da, Europako Batzordea bilduko baita. Ondorioz, martxoaren 27an izango da Ministroen Kontseilua.

Gobernuko iturriek azaldu dutenez, litekeena da Aurrekontu Orokorren lege-proiektua apirilaren 3an aurkeztea Diputatuen Kongresuan.

Espainiako Gobernuak iragarritako hainbat neurri jasoko dituzte aurrekontu publiko berriek, tartean, PFEZren murrizketa, pentsiodunentzako kenketak, pentsio minimo eta alarguntza-pentsioen igoera, langile publikoen soldataren igoera, Estatuko Segurtasun Indarren soldata-parekatzea, ikasleentzako diru-laguntza gehiago eta zinema-aretoetako BEZaren beherakada.