PRESOAK
Zunbeltz Larrea preso ondarroarra aske gelditu da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Castelloko kartzelatik irten da goizean, espetxean 15 urte egin ostean.
Zunbeltz Larrea Azpiri presoa aske gelditu da gaur goizean espetxean 15 urte egin ostean, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez. Arratsalderako, harrera ekitaldiak iragarri dituzte Durangon eta Ondarroan.
Goizeko lehen orduan atera da Castelloko kartzelatik, eta senide eta lagunak zituen zain atarian.
Auzitegi Nazionalak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion ETArekin kolaboratzea eta lehergai biltegia izatea leporatuta. Aurrez, hainbat aldiz atxilotu zuten, kale borroka egotzita.
Arratsaldean, ongietorria egingo diote Durangon (18:30) eta Ondarroan (20:30).
Zunbeltz Larrea euskal preso politikoa aske 15 urteren ondoren. Castelló I-eko espetxetik atera berri da. Ongi etorri Zunbeltz! #BatGutxiago pic.twitter.com/lBa32EG11x
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 19 de marzo de 2018
Zunbeltz Larrea ondarrutarra kalean da. Dispertsioa jasan behar ez duen sendi bat gutxiago.
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) 19 de marzo de 2018
Gaur 20:30etan iritsiko da Ondarroara herritarren ongi etorria jasotzeko. #batgutxiago pic.twitter.com/VFRgL7Bq9i