Katalunia
Torrentek gaurko deitu du Jordi Turullen inbestidura saioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrela, Auzitegi Gorenak auzipetu baino lehen izendatu dezakete presidente JxCaten hautagaia. Turulli babesa eman ala ez erabakitzeko batzarra 15:00etan egingo du CUPek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak ostegun honetarako deitu zuen atzo Jordi Turull JxCat alderdiko hautagaiaren inbestidura saioa, talde parlamentarioekin telefonoz kontsulta-sorta espresa egin ostean.
Horrela, Auzitegi Gorenak auzipetu baino lehen izendatuko dute presidente JxCaten hautagaia. Hain zuzen ere, 17:00etan hasiko da inbestidura saioa.
JxCatek, ERCk eta CUPek Turullen inbestidura saioa ostegun honetan egitea adostu zuten atzo arratsaldean. 22:00ak aldera agerraldia egin du bart Torrentek, Parlamenteko bulegoan, erabakiaren berri emateko.
“Ostiralean gerta daitezkeen esku-sartzeak” saihesteko premiazko saioa deitzea erabaki duela azpimarratu zuen Parlamenteko presidenteak; izan ere, Auzitegi Gorenak Jordi Turull ostiralerako deitu zuen, horren kontra kautelazko neurriak hartzea aztertzeko.
“Jordi Turull presidentea izango den ala ez herriaren ordezkariek erabakiko dute. Politika guztiaren erdigunean jar dezagun. Bihar Kataluniako subiranotasunaren ordezkariak bilduko gara, beti egin behar izan duguna egiteko: hitz egin, eztabaidatu, eta azkenik, bozkatu”, adierazi zuen.
Telefonoz kontsulta sorta egin ondoren, Turull proposatutako hautagai bakarra eta “babes handiena lor dezakeena” dela egiaztatu zuen Kataluniako Ganberaren presidenteak.
Jordi Turulli babesa eman edo ez ostegun honetan bilduko den kontseilu politikoan erabakiko dutela iragarri zuen CUPek. Batzarra 15:00etan hasiko da, inbestidura saioa abiatu baino bi ordu lehenago.
Inor baztertu barik eta kataluniar guztientzako gobernatzea agindu zuen Jordi Turull JxCateko presidentegaiak. Gainerako diputatuek aukeratzea “ohore izugarria” izango litzatekeela gaineratu zuen Turullek.
“7,5 milioi kataluniarren eskubideak, askatasuna eta agindu demokratikoa babesteko eta garapena lortzeko atsedenik gabe lan egingo dut”, adierazi zuen txio batean.
Un honor immens. Si el Ple del Parlament em dóna la seva confiança, treballaré sense descans pel progrés i protecció dels 7,5 milions de catalans, els seus drets, la seva llibertat i el seus mandats democràtics. Amb diàleg amb tothom i per a tothom. https://t.co/zVnmY6iCXk
— Jordi Turull i Negre (@jorditurull) 21 de marzo de 2018
Carles Puigdemont Generalitateko president kargugabetuak gauean txio batean ziurtatu zuenez, Turull “155. artikuluaren ondorioak leheneratzeko presidente bikaina izango da”. “Estatuaren maniobrek ez dute bere duintasuna arrakalatuko”, erantsi zuen.
En @jorditurull serà un gran president per revertir els efectes del 155, per fer respectar el resultat del #21D i per garantir la legitimitat de les institucions nacionals catalanes. És un home honest i treballador. Cap maniobra de l'Estat podrà esquerdar la seva dignitat. pic.twitter.com/d8dew0j912
— Carles Puigdemont ¿ (@KRLS) 21 de marzo de 2018
Korrika eta presaka eta gardentasun faltarekin inbestidura saioa deituta, erakundearen duintasunari kalte egitea egotzi zion Espainiako Gobernuak Parlamenteko presidenteari. Gorvern bat legearen barruan boterera heldu bitartean 155. artikulua indarrean mantenduko duela ohartarazi zuen Madrilek.
Parlamenta “zapaltzen jarraitzea lotsagarria” dela aurpegiratu zion Ines Arrimadas Ciudadanoseko buruzagiak Torrenti. Arrimadasen hitzetan, Ganbera “'procesaren show'rako agertoki” bezala “erabiltzen ari dira, “enfrentamendua eta talka elikatzen jarraitzeko”.
Miquel Iceta PSCko idazkari nagusia “prozedurak eta epeak bortxatzearen aurka” azaldu zen, deialdiaren berri izan ondoren.
Saioaren deialdia “legeari iruzurra” egitea dela salatu zuen Xavier Garcia Albiol PPCko presidenteak.
Me ha llamado el Presidente del @Parlament y le he dicho que la convocatoria de este Pleno de investidura es un fraude de ley, vulnera los derechos de los diputados y que van a terminar de pisotear la imagen de Cataluña en el mundo. Todo propio de repúblicas bananeras.
— Xavier García Albiol (@Albiol_XG) 21 de marzo de 2018