Katalunia
Puigdemonten eta kontseilari ohien euroagindua jaso du Bruselako Fiskaltzak
Agentziak | Erredakzioa
Paul Bekaert Puigdemontek Belgikan duen abokatuak larunbat honetan esan duenez, ez du Auzitegi Gorenak bidalitako agindu berria ikusi.
Bruselako Fiskaltzak larunbat honetan baieztatu duenaren arabera, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren eta Belgikan dauden hiru kontseilari ohien aurka emandako euroagindua jaso du.
Horrez gain, Fiskaltzaren esanetan, oraindik ez du baieztatu Puigdemont Belgikan dagoen ala ez. Dena den, datozen orduotan xehetasun gehiago emateko oharra bidaltzeko asmoa duela azaldu du.
Bestalde, Paul Bekaert Puigdemontek Belgikan duen abokatuak larunbat honetan esan duenez, ez du Auzitegi Gorenak bidalitako agindu berria ikusi.
Badirudi Puigdemont Helsinkitik Bruselara iritsi dela. Finlandian egon da aste honetan Kataluniako prozesuarekin zerikusia zuten hainbat ekitalditan parte hartzeko.
Mikko Kärnä diputatu finlandiarrak, bere aldetik, Generalitateko presidente ohia Finlandiatik belgikara abiatu dela esan du.