EUROAGINDUA PUIGDEMONTEN AURKA
10 eta 90 egun artean izango ditu Alemaniak Puigdemont Espainaren esku uzteko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Europako legediaren arabera, norbere herrialdera entregatzeko baimena emanez gero, 10 egunetan egiten da. Bestela, 90 egunera arteko epea dago atxilotua eskatzen duen herrialdera eramateko.
Carles Puigdemont Generalitateko kargugabetutako presidentearen euroaginduagatik Alemaniatik Espainiara eramateko epea 10 egunetik 90 egunera artekoa da.
Europako legediaren arabera, norbere herrialdera entregatzeko baimena emanez gero, 10 egunetan egiten da. Bestela, 60 egunera arteko epea dago atxilotua eskatzen duen herrialde horretara eramateko.
Dena dela, kasu oso berezietan luzatu egin daiteke epea 90 egunera arte.
Alemanian atxilotu dute igande honetan Puigdemont, ostiralean Pablo LLarena Auzitegi Goreneko epaileak bere kontrako euroagindua indarrean berrezarri eta gero.