KATALUNIA
Biziarteko espetxearekin zigor daiteke goi mailako traizio delitua Alemanian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako zigor-kodeak jasotzen duen matxinada delituaren baliokidea litzateke Alemaniako legedian zehaztuta dagoen goi mailako traizio delitua.
Duela bost hilabete Espainiatik Bruselara ihes egin ondoren, gaur goizean Alemanian atxilotu dute Carles Puigdemont kargugabetutako Kataluniako presidentea. CNI agentziak eta Espainiako eta Alemaniako poliziek elkarlanean egindako operazioa izan da, ostiralean Pablo LLarena Auzitegi Goreneko epaileak bere kontrako euroagindua berrezarri eta gero. Orain, ikusteko dago Alemaniako Justiziak noiz eta nola bideratuko duen Espainiak emandako agindua.
Jaume Alonso Cuevillas Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen abokatuak baina, ez du uste Alemaniako Legedia bere garaian Belgikakoa izan zena baino gogorragoa izan behar duenik eta iragarri duenez, haren kontrako euroagindua ez da berehala erabakiko: "epaile batek hartu beharko du erabakia eta beti egongo da helegitea jartzeko aukera".
Epaileak bere kontrako euroagindua berrezarri eta gero. Orain, ikusteko dago Alemaniako Justiziak noiz eta nola bideratuko duen Espainiak emandako agindua.
Herrialde horretako zigor-kodeak ez du jasotzen matxinada delitua, baina bai baliokidea izan daitekeen beste bat, goi mailako traizio delitua izenarekin ezagutzen dena. Adituen arabera, formaz eta edukiz oso antzekoak dira matxinada delitua eta goi mailako traizioa delitua, eta Puigdemont Alemanian atxilotzea ondo pentsatutako operazioa izan da, Justizia belgikarrak ez bezala, alemaniarrak baduelako matxinada delituaren parekoa.
"Indarra erabilita edo indarra erabiltzeko mehatxua eginda, Alemaniako Errepublika Federalaren izatea hondatzea" edota "Alemaniako ordena konstituzionala zalantzan jartzea" litzateke, besteak beste, goi mailako traizioa egitea. Gutxienez hamar urteko espetxea, eta gehienez biziarteko kartzela zigorra jaso dezake delituaren egileak.
Puigdemonten defentsak uste duena
Jaume Alonso Cuevillas Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen abokatuak, baina, ez du uste Alemaniako Legedia bere garaian Belgikakoa izan zena baino gogorragoa izan behar duenik eta iragarri duenez, haren kontrako euroagindua ez da berehala erabakiko: "epaile batek hartu beharko du erabakia eta beti egongo da helegitea jartzeko aukera".
Duela hilabete batzuk Belgikan egin bezala; aurrena, Alemaniako zigor-kodeak euroaginduan jasotako ekintzak delitu gisa hartzen dituen ikusi beharko da: "Matxinadaren antzeko delituak badaude Belgikan, Alemanian eta herrialde guztietan, baina aginduan aipatzen diren ekintzak tipo-penal horietan sartzen ote diren ikusi behar da" azaldu du.
Gainera, "epaiketa justu bat egoteko bermeak ba ote dauden ikusi behar da". Puigdemonten defentsak esan du Espainiako ordenamentu juridikoak "paper gainean" berme guztiak dituela, "baina ez praktikan". "Praktikan, auzi zehatz honetan ez dira berme horiek errespetatzen ari, azken epaiak ikusita" nabarmendu du.
Epeak
Euroagindua kontuan hartuta Alemaniatik Espainiara eramateko epea 10 egunetik 60 egunera artekoa da.
Europako legediaren arabera, norbere herrialdera entregatzeko baimena emanez gero, 10 egunetan egiten da. Bestela, 60 egunera arteko epea dago atxilotua eskatzen duen herrialde horretara eramateko.