KATALUNIA
Puigdemont: 'Ez dut amore emango, ez dut atzera egingo'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den igandean Alemaniako espetxean sartu zutenetik, gaur igorri du lehendabiziko mezua, sare-sozialen bidez. Politikaren lehen lerroan jarraitzeko asmoari eusten diola berretsi du Puigdemontek.
Carles Puigdemont JxCateko buruak bere etorkizun politikoari buruzko mezua igorri du Twitter sare-sozialaren bidez, Alemaniako Neumünsterreko espetxetik. "Bidegabekeriak" eta "legez kontrakoak" diren jokabideak aurrez aurre izan arren, ez duela amore emango eta ez dela erretiratuko ziurtatu du Kataluniako presidente ohiak.
Que tothom ho tingui clar: no claudicaré, no renunciaré, no em retiraré davant l'actuació il·legítima dels qui han perdut a les urnes ni davant de l'arbitrarietat dels qui estan disposats a pagar el preu d'abandonar l'estat de dret i la justícia per "la unitat de la pàtria". pic.twitter.com/X9Q7kXHuxg
— Carles Puigdemont ¿ (@KRLS) 31 de marzo de 2018
Joan den igandean atxilotu zutenetik bidali duen lehen mezua da. Bertan aditzera eman duenez, politikaren lehen lerroan jarraitzeko asmoari eusten dio Puigdemontek.
"Legez kontrako jokabideak" martxan jarrita, "aberriaren batasunaren izenean, Zuzenbide Estatua eta justizia kolokan" jarri dituztenen aurrean ez duela amore emango, ez diola karguari uko egingo eta ez duela atzera egingo esan buruzagi kataluniarrak.