Itxi

Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Marotok bost boto eskatu dizkio PSOEri, EAJren 'xantaiari' aurre egiteko

agentziak

Leer en Castellano

Riverak ere eskatu dio aurrekontuak babestu eta separatisten "laguntzaile" ez izatea. Sanchezek berretsi du ez dituztela onartuko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

PPk bost boto eskatu dizkio gaur, astelehena, PSOEri, Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu eta, horrela, EAJren "xantaiari" aurre egin ahal izateko, Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua indarrean jarraituz gero babesik emango ez duela esan duelako.

"Ni Pedro Sanchez banintz, PSOEren zorizko bost boto utziko nituzke EAJren xantai hori saihestu eta automatikoki oposizioaren diskurtso gogorra egiteko, baina modu askoz duinago batean", esan du Javier Maroto PPren Politika Sozial eta Sektorialeko idazkariordeak, RNEk egindako elkarrizketa batean.

Marotok, gainera, PSOEren buruak 155 artikulua dela eta erakutsitako "Estatu maila" aipatu du, eta erantzukizun horri eustea eskatu dio, oraingo honetan Kongresuan bihar aurkeztuko duten aurrekontuen proiektua onartzeko.

PPren ordezkariak, horrela, EAJren aurka egin du, bere "mehatxuarekin" euskal independentistak babesteagatik, bere ustean, euskal gizartea Gobernu espainiarrak aurrekontuak noiz onartuko dituen zain dago, "azkenik", Euskadiko AHTrako diru-partidak % 65 igoko baitituzte.

"Pertsona batek bere lurraldean pentsatu eta danontzat gobernatzen saiatzen denean, horrelako gauzak pentsatu behar dira", azpimarratu du.

Era berean, Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak ere eskatu dio Sanchezi aurrekontuak babesteko, hori egin ezean, separatisten "laguntzaile" bihurtuko litzateke eta.

Riverak, alderdiaren Batzorde Iraunkorraren bilera eta gero, Estatu gizon gisa jardutea eta sigletan soilik ez pentsatzea eskatu dio Sanchezi, PSOEk ezin duelako "ezegonkortasuna eta Estatuari xantaia egin nahi dioten laguntzaile" izan (JxCAtTengatik).

Bestalde, Sanchezek Marotori erantzun dio eta bere alderdiak ezezkoa emango duela berretsi du: "Alderdi serioa gara, arinkeriarik ez". Horrela ebatzi du gaia Sanchezek, prentsaurrekoan. Bere esanetan, Gobernu espainiarraren aurrekontuak "ideologikoak" dira eta "low cost" izaera duen Estatu batenak dirudite.

Buruzagi sozialistak baieztatu duenez, bihar Kongresuan bozketarako aurkeztuko duten proiektua aztertu du Alderdi Sozialistak Aste Santuan, eta zazpi arrazoi dituzte proiektua Gobernu espainiarrari itzultzeko.

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramalearen esanetan, aldiz, "oker dabil" uste duena Kataluniako arazoak konpondu daitezkeela EAJk Espainiako Gobernua babesten ez duelako.

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, jeltzaleak adierazi du EAJk ez duela "konponbideen giltza", Kataluniako aferari dagokionez.

"Norbaitek uste badu -eta nire ustez ez dira kataluniarrak iritzi horretakoak- EAJk konponbideen giltza duela, eta Gobernu zentralaren Aurrekontuak ez onartzea, une honetan, Katalunian blokeatuta dauden arazoak konponduko dituenik, oker dabiltza, ez da hala izango, eta ezin da hala izan", gaineratu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)