Itxi

ELKARRIZKETA

EAJk Aurrekontuak babesteak ez die sozialistei eragingo, esan du Pastorrek

RADIO EUSKADI

Leer en Castellano

PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak 'ez dauka zer esanik' EAJk Espainiako aurrekontu proiektuari eman diezaioken balizko babesaz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen esanetan, PSE-EEri ez dio eragingo EAJk Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestuz gero, beti ere, gobernu akordioan eraginik ez duen bitartean.

Halaber, berretsi egin du sozialistek ez dutela "ezezkoa ez den botorik emango", aurrekontuen proiektua "txarra" dela iritzita, baina, adierazi duenez, jeltzaleek "beren dinamika dute eta egokiena iruditzen zaiena egingo dute".

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eskainitako elkarrizketan azpimarratu duenez, "Eusko Jaurlaritzarako egindako gobernu akordioari eragiten ez dion bitartean, ez dugu ezer esateko EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanari buruz. Adostutakoa betetzen dela zainduko dugu" .

Itunari berari dagokionez, euskal erakundeetan EAJrekin akordioa errepikatzearen alde agertu da Pastor. Herritarrek "gobernu kudeaketa balioesten dute"; ondorioz, "gauzak ondo, segur aski, EAJrekin akordioa errepikatu daiteke", bozeramale sozialistaren esanetan. "Hori litzateke maiatzetik aurrerako bide logikoa", gaineratu du.

Pentsiodun eta erretiratuen mobilizazioen harira, garrantzitsuena "funtsezkoak diren eta bigarren mailako gauzak direnen artean" ezberdintzea dela uste du. "Funtsean dagoen eztabaida bizitza duin baterako pentsio duinak bermatzea da, eta hori sistema publikoa bermatuz eta mantenduz egiten da. Autonomia erkidegoek lagundu dezakete, baina ez da hori erdigunea", azaldu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)